Hurbilago San Silbestre herri lasterketarako izena online eman daiteke

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 26a, 12:53

Urtea herri merkataritzaren eta ostalaritzaren alde lasterka eginez agurtzeko izena gertuago.eus atarian sartuta eman dezakezue.

Abenduaren 30eko arratsaldeko 14:00ak arte eman dezakezue izena online, abenduaren 31n ospatuko den Hurbilago San Silbestre herri lasterketarako. Herri merkataritzaren eta ostalaritzaren alde korrika eginez urtea agurtu nahi duzuenok beraz, inskripzioak bideratzeko azken egunak dituzue honako hauek. Online bidera dezakezue inskripzioa lotura honetan, abenduaren 30eko 14:00ak arte: https://labur.eus/tcAPH

Lasterketa egunean ere, hilaren 31n, 16:00-16:30 artean izena eman ahalko duzue frontoira joanda. Adi; batetik, parte hartzaile guztien artean sariak zozketatuko dituela iragarri dute antolatzaileek. Baina horrez gain, aurreko edizioetan mozorrotzera animatu izan dira hainbat herrikide. Haiei zuzenduriko oharra; sari berezia iragarri du Hurbilagok mozorro onenarentzat!

Hurbilago San Silbestre herri lasterketa, abenduaren 31n, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da frontoitik. Ohi bezala, herri merkataritzaren eta ostalaritzaren eremua den Usurbilgo erdigunea inguratuko du ekimenak. Amaieran aipatu moduan, sarien zozketa parte hartzaileen artean, baita "650 Usurbil Bizi" egitasmoko otarren banaketa ere.

HURBILAGOREN URTE AMAIERAKO DEIALDIAK
Abendu amaierara arte
-“650 Usurbil Bizi” otarraren zozketan parte hartzeko aukera. Zozketan parte hartzeko 10 euroko erosketak egin beharko dira abenduaren 30era arte, Hurbilagoren saltokietan.
-Erosketa-bonuen salmenta.

Abenduak 30, ostirala
"650 Usurbil Bizi" otarren zozketa eta sarituei jakinaraztea.

Abenduak 31, larunbata

17:00 Hurbilago San Silbestre lasterketa.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: urtea herri merkataritza eta ostalaritzaren alde lasterka eginez agurtzeko aukera.
Izen-ematea: egunean bertan edo gertuago.eus atarian doan.
Lasterketa amaieran:
-Oparien banaketa lasterkarien artean. 
-"650 Usurbil Bizi" herriko ekoizle eta sortzaileen produktuez hornituriko otarren banaketa.

Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo ostalarien eta merkatarien elkartea.