Jostalariez bete da Gabonetako Haur Parkea

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 26a, 13:17

Asteazkenera arte zabalik izango da goiz eta arratsaldez, Usurbilgo Udalak Oiardo Kiroldegian kokatu duen Gabonetako Haur Parkea.

Oiardo Kiroldegiko kirol pista jostaleku handia dugu egunotan. Astelehen goiz honetan ireki du Usurbilgo Udalak bertan, Gabonetako Haur Parkea. Zabaldu orduko jostalariez bete da aipatu eremua. Puzgarri anitzetan jauzika aritzeko aukera izango dute etzira arte, abenduaren 28ra arte, 2-12 urte arteko haur eta gaztetxoek. Fubolinean, ping-pong-ean nahiz bideo jolasetan lehiatzekoa ere bai. Hiru egunez, goiz eta arratsaldez jolastokian lagun arte giro ederrean dibertitzeko aitzakia ezin aproposagoa Oiardon.

Gabonetako Haur Parkea
Epea: abenduak 26, 27, 28.
Ordutegia: 11:00-13:00/16:30-19:30.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Nori zuzendua: 2-12 urte artekoei.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.