Ernai eta Ikamaren topaketa eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2022ko abenduaren 27a

Estreinakoz bi eragileon eskutik, topaketa eguna gaur.

Lehen aldiz Ikama ikasleen mugimenduarekin lankidetzan Usurbilgo Ernaik topaketak iragarri ditu astearte honetarako; hezkuntza, osasun mentala edota sexualitatea, gaiok ahotan hartuko dituzte. Poteo olinpiadak eta afaria iragarri dute eguneko hitzorduen zikloa osatzeko.

Herri Topaketak
Abenduak 27, asteartea
Ernai eta Ikamaren topaketa:
11:30 "Hezkuntza eta osasun mentala" mahaingurua Gazte Lokalean.
16:30 "Sexualitatea deseraikitzen" tailerra Gazte lokalean.
18:30 Poteo olinpiadak Aitzagatik.
21:00 Afaria Aitzagan.

Abenduak 28, asteazkena
18:00 Mahaingurua Sutegin: "Ingurumena, ekologismoa eta energia. Zein eredu nahi dugu Usurbilen?".
Hizlariak: Mikel Otero, Alazne Arruti eta herri mugimenduko kide bat.

Abenduak 29, osteguna
19:00 "Bi arnas" proiektuaren aurkezpena eta dokumentalaren proiekzioa Sutegin.

Abenduak 30, ostirala
19:00 "Egia bide, askatasuna amets" ekitaldia frontoian.

Abenduak 31, larunbata
20:00 Preso, iheslari eta deportatuen aldeko topa berezia Dema plazan.

Urtarrilak 7, larunbata
17:00 "Etxera bidea gertu" Sareren manifestazioa Bilboko La Casillatik.
Autobus zerbitzua Usurbildik. 

Antolatzaileak: Ernai, Aitzaga elkartea eta Usurbilgo Sortu.