2023ko lehen NOAUA!, astebete barru

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 27a, 08:08

Urtarrilaren 5ean argitaratuko dugu hurrengo aldizkaria.

Iragan astean banatu genuen etxez etxe urteko azken NOAUA! aldizkaria. Abenduko azken egunotan ez da argitalpenik izango. Datorren zenbakia, 933. astekaria, urtarrilaren 5ean plazaratuko dugu. Honenbestez, argitalpen horri begirako zorion-agurrik edo bestelako oharrik baldin baduzue hilaren 2a baino lehen helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera.

Iñaki Astiasuinzarraren argazkiekin
Aurreko astekoa izan zen 2022ari dagokion NOAUA!-ren azken argitalpena. Aldizkariarekin batera, gabonetako gehigarria ere plazaratu genuen. Usurbilgo Udalaren errefusaren 2023 eta 2024ko bilketa egutegia ere bai. Baita egutegi orokorra ere, oraingoa, Iñaki Astiasuinzarra Irastorza herrikidearen argazki bildumarekin. "Egutegi honetan, hainbat urtetan, Iñakik bizi izan dituen herriko zenbait jai eta ospakizun erakusten dira". Eta hainbat herrikide ezagun. 2023ko NOAUA!-ren egutegirako argazkiak egileak hautaturikoak dira. Zaloa Arnaiz Ibarguren arduradu da diseinuaz eta maketazioaz. NOAUA! K.E.-k eskerrak eman nahi dizkie egutegi hau egiteko laguntza eman duten guztiei.