Adi, obrak berriz N-634 errepidean ohiko zonaldean; Troia-Txikierdi artean. Urtarrilaren 3tik otsailaren 28ra arte gutxienez, eremu horretako errei bat itxita egongo da. Gogoan izan, azken urteotan hainbat uneetan izan dira obretan bertan. Azkenekoz, iraila amaieran itxi zuten errei bat, printzipioz abendura arte. Baina udazken honetan zehar gerora zabalik ikusi dugu eremu hau, obrak eten ostean.
Gipuzkoako Foru Aldunditik Usurbilgo Udalari jakinarazi diotenez ordea, datorren astean berriz ekingo diete lan hauei. Urtarrilaren 3an hasi eta otsailaren 28ra arteko tartean bideratzekoak dituzte lan hauek, aipatu moduan, Troia eta Txikierdi artean. "Tarte horretan, trenbidearen eta errepidearen arteko horma indartzeko lanei berrekingo diete. Behin-behineko semaforoak jarriko dituzte, eta trafiko handiko aldietan langileek bideratuko dute". Adi beraz.