Gabonetako Haur Parkeaz gozatzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 28a, 11:00

Asteazken hau dute gaztetxoenek Oiardo Kiroldegiko jolastokian barneratzeko azken eguna.

Oiardo Kiroldegiko kirol pista jostaleku handia izan dugu egunotan. Ixteko unea heldu da. Aurretik ordea, azken jolas orduez gozatzeko aukera izango dute 2-12 urte arteko haur eta gaztetxoek. Oiardoko kirol pistan Gabonetako Haur Parkea zabalik gaur, azken egunez.

Puzgarri anitzetan jauzika aritzeko aukera izango dute, futbolinean, ping-pong-ean nahiz bideo jolasetan lehiatzekoa ere bai. 

Gabonetako Haur Parkea
Epea: abenduak 26, 27, 28.
Ordutegia: 11:00-13:00/16:30-19:30.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Nori zuzendua: 2-12 urte artekoei.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.