Festa giroak segida izan zuen auzoetan abuztuan; hilabete hasieran Urdaiagako Xanistebanekin, eta amaieran, Atxegaldeko jaiekin. Tarte horretan, Baba Beltz Txikiaren Kofradiako kideek urteko biltzarra egin zuten Saizar sagardotegian. Bezperan, ziztu bizian igaro ziren, udalerri hau N-634 errepidetik barrena zeharkatu zuen Espainiako Itzuliko bosgarren etapako txirrindulariak.
Hilabete amaieran Uraren Euskal Agentziak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez ohartarazi zuenez, Zubieta pareko Iturrate irlaren bueltako Oriako hiru presa txiki eraisteko baimena eskatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.
2022ko abuztuko argitalpenak
Udako oporraldia tarteko ez zen argitalpenik izan