Ingurumen hautu egokiak egiten al dira Usurbilen?

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 28a, 20:09

Ingurumena, ekologismoa eta energia izan dituzte hizpide gaur arratsaldean Sutegin egin duten mahai inguruan. Usurbilentzat eredu egokiak hautatzeko bidean, egungo Euskal Herriko zein Usurbilgo egoera ezagutzea izan dute helburu.

Lau hizlariz osatutako mahai ingurua izan da eta hainbat gai lantzeko aukera izan dute bertan: Euskal Herriko eta Usurbilgo biodibertsitatea, energia ereduak eta egungo egoera, ingurumen politikak, etorkizuna… Egoera iluna azaleratu dute gai gehienetan eta egungo egoera oso txarretatik edo txar zein eskasetatik abiatuta egiteke dagoen lan pila azpimarratu dute hizlariek.