Espainiako Egonkortze Legea tarteko, Usurbilgo Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak 26 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa onartu zuen, “administrazio publikoko lanpostuen behin-behinekotasun tasa jaisteko”. Udalak 2024. urtea amaitu arteko tartea du, prozesu guztiok amaitzeko. Ezinbestean bete beharrekoa du behin-behinekotasun tasa jaistea helburu duen aipatu estatuko legea.
Prozesu horretan urrats berri bat eman du gaur Usurbilgo Udalak. Ostegun honetako, abenduaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean "enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko abenduaren 28ko 20/2021 legetik eratorritako Usurbilgo Udaleko enplegu publikorako eskaintzan jasota dauden" hainbat plaza betetzeko deialdia argitaratu du. Eta deialdi hau arautzen duten oinarriak onartu ditu Udalak. Zehaztu duenez, "urtarrilaren hasiera-erdialdean irekiko da" izena emateko epea. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita 20 eguneko epea zabalduko dute. Inskripzioak telematikoki egin ahalko dira usurbil.eus atariaren bidez edota udal erregistrora joanda.
26 lanpostu
Bi prozesu mota bideratuko dira lanpostu hauek guztiak betetzeko. "Lanpostuaren arabera, oposizio-
lehiaketa (azterketa) bidez edo meritu lehiaketa hutsez egingo dira prozesuak". 26tik 25 meritu lehiaketa hutsez ebatziko direla berri eman du Udalak, "eta bakarra oposizio-lehiaketa bidez".
Lehiaketa-oposaketa sistema bidez:
-Administrazio bereziko teknikaria (erdi maila) (A2): plaza 1.
Meritu lehiaketa bidez lanpostuok beteko dira:
- Administrari laguntzaileak (C2): 2 plaza.
- Administrariak (C1): 4 plaza.
- Administrazio orokorreko teknikaria (erdi maila) (A2): plaza 1.
- Administrazio bereziko teknikaria (erdi maila) (A2): plaza 1.
- Administrazio orokorreko teknikaria (goi maila) (A1): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (E). 6 plaza (Plazetako bat desgaitasun erreserban).
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C2): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C1): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C1); udaltzaina: plaza 1.
Bildutako laboralak:
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C2); oinarrizko lanbide heziketa (ileapainketa): 2 plaza.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C2): oinarrizko lanbide heziketa (sukaldaritza): 2 plaza.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (A2): oinarrizko lanbide heziketa (1go maila): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (A2): oinarrizko lanbide heziketa (2. maila): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (A2): oinarrizko lanbide heziketa (koordinatzailea): plaza 1.
Adostasuna
Lehiaketa-oposaketa sistema bidez beteko da aldiz, adminisrazio bereziko teknikari plaza bat. "Egonkortuko direnak lanpostuak izango dira, eta ez gaur egun horiek betetzen ari diren langileak", argitu du Udalak.
Deialdi hauek plazaratu aurretik, "joan den astean lanpostuak egonkortzeko prozesuaren azken berrien inguruan hitz egiteko batzarra egin zuten udal gobernuak, komiteak eta langileek". Azken aldian sarritan egin duten moduan. "Udalean, legea argitaratu zenetik, etengabeko lanean aritu dira, eta azken aste eta hilabeteetan ia astero bildu dira: saiootan izandako adostasuna nabarmendu dute alde guztiek".
Azken bilkuran azaldu zutenez, "hainbat gunetan juridikoki zalantzan jartzen da legea, dituen irizpideengatik; besteak beste, Gipuzkoako hainbat udaletako idazkarik kezka agertu dutela" adierazi zuen Beñat Larrañaga udal zinegotziak.
Gaur argitaratu dituzten iragarkiei buruzko informazio gehiago esteka hauetan:
Azterketa bidez ebatziko diren lanpostuaren oinarriak
Meritu bidez ebatziko diren lanpostuen oinarriak