LAB nagusi, Michelingo hauteskunde sindikaletan

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 29a, 08:42

17 ordezkaritik 6 eskuratu ditu LAB sindikatuak berriki Michelinen egin dituzten hauteskunde sindikaletan. Delegatu bat gutxiago, 5 izango ditu CCOO-k. Bina CSI-k, UGT-k eta ELA-k.

Sei delegatu eskuratu ditu LAB-ek (168 bozka), bost CCOO-k (102 bozka) eta bina CSI-k (40 bozka), UGT-k (53 bozka) eta ELA-k (49 bozka), berriki Michelinen egin dituzten hauteskunde sindikaletan. 2018ko emaitzekin alderatuta, ordezkari bat irabazi du CCOO-k. LAB-ek, ELA-k eta UGT-k duela lau urteko ordezkari kopuruari eutsi diote. Ordezkari bat galdu du CSI sindikatuak.

2018ko emaitzak
Espezialista eta ez kualifikatuak
LAB: 5 delegatu, 129 bozka.
CCOO: 2 delegatu, 62 bozka.
UGT: 2 delegatu, 65 bozka.
ELA: 2 delegatu, 53 bozka.
CSI: delegatu bat, 23 bozka.

Teknikari eta administrariak
CCOO: 2 delegatu, 37 bozka.
CSI: 2 delegatu, 62 bozka.
LAB: delegatu 1, 20 bozka.
ELA: 0 delegatu, 9 bozka.

2022ko emaitzak
Espezialista eta ez kualifikatuak
LAB: 5 delegatu, 136 bozka.
CCOO: 3 delegatu, 62 bozka.
UGT: 2 delegatu, 53 bozka.
ELA: 2 delegatu, 49 bozka.
CSI: delegaturik ez.

Teknikariak eta administrariak
CCOO: 2 delegatu, 40 bozka.
CSI: 2 delegatu, 40 bozka.
LAB: delegatu bat, 32 bozka.
ELA: delegaturik ez.