"Bi arnas" proiekzioa eskaini eta aurkezpena egin dute

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 29a, 20:51

“Bi arnas” dokumentala eskaini dute arratsaldean Sutegin. Torturaren gaineko testigantza zuzena biltzen du Iratxe Sorzabal presoaren ahotik eta haren ama Maria Nieves Diazek kontatutakotik. Torturapean Iratxek esandakotik 25 urteko espetxe zigorra jarri zioten eta hori dena bildu dute dokumentalean.

Dokumentala amaitu ostean, Iratxeren kasua sakonagotik aztertu eta torturapean jasotako testigantzen gaian sakontzeko aukera izan dute Sutegira bertaratutakoek dokumentalaren zuzendariarekin.