“650 Usurbil bizi” egitasmoaren baitan, herriko ekoizle eta sortzaileen uzta biltzen duten otarrak zozketatuko dituzte ostiral honetan. Sarituei gaur bertan jakinaraziko zaie onuradunak izan direla. Bihar, hilaren 31n ospatuko den Hurbilago San Silbestre herri lasterketan banatuko dituzte egokitu zaienei.
Zozketan parte hartuko dute, asteotan Hurbilagoren kide diren dendetan 10 eurotik gorako erosketak egin dituztenek. 10 euroko erosketa bakoitzean, trukean zozketarako txartela jasotzeko aukera egon da.
“Kanpainak iraun bitartean, 650 Usurbil Bizi otarren eredu batzuk erakutsiko dira herriko merkatari eta ostalarien erakusleihoetan”, iragarri zuten sustatzaileek.
Sortzaile eta ekoizleen uzta
Gogoan izan, herri honen identitate, balore, ondare eta proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko turismo eskaintza sustatzea du helburu urrian aurkeztu zuten “650 Usurbil Bizi” proiektuak. Eskaintza ez da herritik kanpora begirakoa, udalerri barrura zuzendurikoa baita, “besteak beste, herrian daukagunari duen balioa aitortzea baitu helburu, tokikoa den hori guztia indartzeko. Gabon garaiaren bueltarako prestatutako 650 Usurbil Bizi otarrek helburu hori dute, hain justu: herriko ekoizle eta sortzaileen lana bultzatzea, haien produktuak eta sormen lanak otarretan bilduta”.
Udalak, Hurbilago elkarteak eta kulturguneak sustaturiko “650 Usurbil bizi otarra” izeneko ekimenera batu dira herriko lehen sektorean, zerbitzuetakoan edota sorkuntza diziplina anitzetan ari diren herrikideak. Haien produktuak herritarron eskura jarriko dituzte.
Auzolanean bideraturiko ekimena dugu honakoa. Udarregi Ikastolako ikasleak otarrak produktuez hornituko dituzte, guztira ehun.
34 izan dira guztira egitasmo honetan parte hartu duten ekoizleak:
Parte hartzaileak
Aginaga sagardotegia
Edorta Agirre
Aialde Berri sagardotegia
Maider Alzaga
Ameba
Yolanda Arrieta Malaxetxeberria
Mirotz Arrospide – Arrozpide barazkiak
Andoni Arzallus Sagardia
Ainara Azpiazu Aduriz ‘Axpi’
Arrillaga-Txiki baserria
Basatxerri
Bordatxo Esnea
Jakoba Errekondo Saltsamendi
Elhuyar Fundazioa
Han Goiko arraultzak
Koldo Huegun Zapirain – Borda Txuri
Iñorkiñak
Ione Iruretagoiena
Natali Izagirre – Neona
Iruin sagardotegia
Jon Ostolaza Goñi
Joseba Tapia Usabiaga
Jurgi Fuentes Goikoetxea
Mihise
MimoZ koadernoak
Noaua! Kultur Elkartea
Odolaren Mintzoa
Pako Orbegozo
Rukula
Saizar sagardotegia
Urdaira sagardotegia
Usurbilgo Sagastia – Sagarki
Viafara
Jose Mari Zaldua – Sari Frutak
"650 Usurbil Bizi" otarrak eskuratzeko bidea
Abenduaren 30era arte
Hurbilagoren dendetan zozketarako 10 euroko erosketak egitearen truke.
Abenduak 30, ostirala
Otarren zozketa. Sarituei jakinaraziko zaie.
Abenduak 31, larunbata
17:00etan hasiko den Hurbilago San Silbestre herri lasterketaren amaieran, otarren banaketa.