650 Usurbil Bizi

90 herrikide saritu, otarren zozketan

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 30a, 21:12

90 otar 90 herrikiderentzat, inoizko otarren zozketa handiena egin dute gaur Usurbilen. Herriko 24 ekoizle eta sortzaileren produktuez horniturikoak, "650 Usurbil Bizi" egitasmoaren testuinguruan. Lerrootan duzue sarituen zerrenda luzea. Bihar banatuko dituzte, Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa amaitu ostean. Otarra egokitu zaizuenontzako antolakuntzaren eskaera; bihar arratsaldeko 17:30etan frontoian egotea eskatu diete sarituei.

90 otar eta 90 saritu! "650 Usurbil Bizi" egitasmoaren testuinguruan antolatu den otarren ekimena ezin eskuzabalago portatu dela ezin ukatu. Usurbilgo sortzaile eta ekoizleen uztaz ezinhobeto hornituriko otarren zozketa egin dute gaur kanpaina hau sustatu dutenek (Hurbilago Elkarteak, Usurbilgo Kulturguneak eta Usurbilgo Udalak), asteotan aipatu Hurbilagoren elkarteko kide diren ostalaritza eta merkataritza saltokietan 10 eurotik gorako erosketak egin dituztenen artean.

Gainerako beste hainbat zozketetan ez bezala, zenbakiak ez pertsonak, herrikideak saritu dira ekimen honetan. Usurbilen bizitzeaz gain, tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren aldeko apustua egiten dutenak. Batetik tokiko eskaintza ahalbidetzen duten ekoizleak. Bestetik, herrian bizitzeaz gain, herrian erosi edo kontsumitzen dutenak. 90 saritu guztira! Merkataritza nahiz ostalaritza sektoreetako 18 establezimenduetan egin dute zozketa. Saltoki bakoitzean bertako bost bezero saritu dituzte, otar banarekin.

Banaketara joateko deia sarituei
Otarrok larunbat honetan ospatuko den Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketaren amaieran banatuko dira. Sarituei larunbat arratsaldeko 17:30etan frontoian egotea eskatzen die antolakuntzak. Nortzuk diren sarituak? Hementxe duzue 90 sarituen zerrenda osoa, egitasmoaren sustatzaileek helarazi berri digutena. 

Herri sorkuntza bultzatzeko
Herri honen identitate, balore, ondare eta proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko turismo eskaintza sustatzea du helburu urrian aurkeztu zuten “650 Usurbil Bizi” proiektuak. Eskaintza ez da herritik kanpora begirakoa, udalerri barrura zuzendurikoa baita, “besteak beste, herrian daukagunari duen balioa aitortzea baitu helburu, tokikoa den hori guztia indartzeko. Gabon garaiaren bueltarako prestatutako 650 Usurbil Bizi otarrek helburu hori dute, hain justu: herriko ekoizle eta sortzaileen lana bultzatzea, haien produktuak eta sormen lanak otarretan bilduta”.


"650 Usurbil Bizi" otarren zozketan sarituak
Aizpurua Okindegia
Manolo Goenaga
Pepi
Mila Manterola
Alaitz Kamino
Idoia Ortubia

Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
Joakin Otxotorena
Iñaki Labayen
J.A. Seguro Arregi
Amets Bereziartua
Miguel Azurmendi

Ane Ileapaindegia
Juli Uli
Pilar Huegun
Margarita Martin
Ainara Nieves
Ixiar Alkorta

Artzabalgo baserri-jatetxea
Karmele Arizmendi
Gorka Astiazaran
Begoña Torres
Maider Infante
Jose Ignacio Etxenike

Esnaola janari denda
Silvia Simon
Angel Uli
Gurutze Zabaleta
Isidra Osa
Marie Oliva

Guria Taberna
Iñaki Pedruello
Jesús Cantón
Txitxo
J. M. Eusebio
J. L. Aranburu

NI Ileapaindegia
Mattin
Ana Arruti
Araitz Azpirotz
Eider Arruti
Itxaspe Vaquero

Intza ileapaindegia
Iñaki Zugasti
Ainara Zumeta
Xoko Matxain
Jokin Zubiaur
Idoia Muguruza


Iratze Natur denda
Maria Luisa Alustiza
Mila Casty
Labrit Zabala
Arantxa Enetarriaga
Jon Mikel Zabala

Itzira eraikuntzak
Pilar Canseco
Jon Zumeta
Ma Lourdes Navascues
Carmen Carranza
Marian Sola

Laukote
Pepi Odriozola
Iñaki Ezkurdia
Lourdes Jauregiberri
Pako Navarro
Gonzalo Gutierrez

Laurok liburudenda
Joxe Mari
Jose Garcia
Rakel Molviedro
Imanol Zaldua
Judith Martinez

Lizardi liburudenda
Agurtzane Solaberrieta
Saioa
Amaia Atxega
Maria Jesus Ganboa
Nerea Moreno

Marije jantzidenda
Iker Alduntzin
Nerea Aguado
Eli Udabe
Aloña Pulido
Ana Orbegozo

Otar-Goxo
Irati Bordagaray
Juani
Maria Jesus Olano
Ma Mercedes
Nekane Ariz

Txapeldun taberna
Joxemiel Irastorza
Jorge Floristan
José A. Lavat
Antonio Da Silva
Juanan Barcenilla

Txirristra taberna
Silvia Alvarez
Jose Manuel Loyola
Lukas Arrozpide
Olatz Uli
Angel Trulleu

Usurbil Optika
Juan Carlos Garmendia
Josune Urdangarin
Intza Roteta
June Landaluze
Nagore Goikoetxea