Lagunartea txapeldun, Mirotzen omeneko eskubaloi jaialdian

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 30a, 20:50

Sari banaketarekin eta partehartzaile guztien argazkiarekin amaitu berri dute Oiardo Kiroldegian egun osoz jokatu den Mirotzen omeneko eskubaloi txapelketa. Lagunarteko oroimen jaialdian bilakatu dutena beste behin.

Sailkapenari erreparatuta, Iruñeako Anaitasuna nagusitu da nesken eta mutilen txapelketan. Usurbilgo ordezkaritzari dagokionez, nesken taldea laugarren postuan amaitu du txapelketa, mutilenak bigarrenean. Final saioetan, ohorezko sakea herritik kanpo ibilbide ezin oparoagoa jorratzen ari diren bi kirolarik egin dute; neskenean, Esther Arrojeriak eta mutilenean Eneko Furundarenak.

Sailkapenak
Neskak
1-Anaitasuna
2-Basauri E.T.
3-El Pilar Maristas Zaragoza
4-Usurbil K.E.
5-Aiala Z.K.E
6-Tolosa C.F.
Atezain saiatuena: Jare Salvoch (Anaitasuna)
Jokalari saiatuena: Lierni Garaioa (Anaitasuna)

Mutilak
1-Anaitasuna
2-Usurbil K.E.
3-Amenabar Z.K.E.
4-Tolosa C.F.
5-Basauri E.T.
6-El Pilar Maristas Zaragoza
Atezain saiatuena: Martin Colina (Amenabar Z.K.E.)
Jokalari saiatuena: Xuban Lertxundi (Tolosa C.F.)

Errifa zozketak
Bi errifa zozketa egin ditu baita Usurbil K.E.-k. Bat abendukoa; 1.198 izan da zenbaki saritua. Errifa zenbakiaren jabeak bi lagunentzako bi gauetako egonaldia irabazi du logela bikoitzean. 15 egun ditu sarituak saria jasotzeko. Bideotatik: 678 068 508 / usurbilkirolelkartea@gmail.com

Bigarren zozketa, ostiral honetako Mirotzen omeneko eskubaloi txapelketari lotutako zozketa zen. 0024 eta 0128 izan dira zenbaki sarituak. Bordatxo tabernaren urdaiazpikoa eta Bruño etxekoen mariskada zozketatu dute. Kasu honetan bai, jakiok sarituen esku daude.