2023ra begira

Urteko lehen ikastaroetan izen-emateko garaia

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 2a, 12:29

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak, KzGuneak eta Gaztelekuak Hitz Aho-rekin, denek ikastaro edo tailerrak iragarri dituzte urte berri hau hasteko.

Parekidetasun Saileko ikastaroak
Urteko lehen hiruhileko honetarako bi ikastaro antolatu ditu Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak emakumeentzat. Gaur zabaldu dute saio hauetan guztietan matrikulatzeko epea:

Biodantza ikastaroa
Iraupena:
urtarrilak 10-martxoak 28.
Saioak: asteartero, 15:30-17:00 artean Oiardo Kiroldegian.
Bideratzailea: Eider Zuriarrain.
Zehaztasunak: “Gorputz adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren”.

“Aprender a quererse y a cuidarse bien”
Epea:
urtarrilaren 19tik martxoaren 30era.
Saioak: ostegunetan, 17:00-19:00 artean Potxoenean (gaztelaniaz).
Bideratzailea: Kontxi Lopez Soria.
Zehaztasunak: “emakumeoi jasotzen dugun genero-hizkuntza dela eta zaintzaile, hezitzaile, emozio-kudeatzaile rola esleitzen digute. Ingurukoen beharrak norberarenak baino garrantzitsuagoak direla azpimarratuz eta norberaren zainketa alde batera utziz. Ikastaro honen bitartez emakumeen arteko topaketa eta hausnarketa espazio bat lortu nahi da, eta emakumeen bizi kalitatea hobetu hazkunde pertsonalaren bitartez”.

Izen-ematea: doan urtarrilaren 9ra arte, 943 377 110 telefono zenbakian edo
parekidetasuna1@usurbil.eus helbidean.
Oharra: plaza kopuru mugatua.


Gaztelekuak eta Hitz Ahok antolaturiko tailerra
“Arauak eta mugak familian. Nola ezarri modu asertibo batean” tailerra antolatu dute Gaztelekuak eta Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkarteak urtarrilaren 12rako eta 19rako, 17:00-19:00 artean Potxoenean. Haur eta nerabeen gurasoei zuzenduriko bi saioetan, “familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko beharrezkoa den egitura nola izan landuko dugu, horretarako lagungarriak izango zaizkigun arauak eta mugak jartzen ikasiz”. Jorratuko dituzten gai eta edukien artean, honako hauek, besteak beste: “zer dira mugak? Zertarako balio dute mugek? Mugak era asertiboan jartzearen onurak, mugak era asertiboan jartzeko tresnak, arauen beharra familian, arauak era asertibo batean jartzeko modua, zer izan behar dugu kontuan arauak eta mugak jartzeko orduan?”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Usurbilgo Udalak lagundu eta Leyre Canok bideratuko duen tailerrerako izena doan eman ahalko da usurbilkultura.eus plataforman edo helbideotan: gaztelekuausurbil@gmail.com / hitzaho@udarregi.eus. Plaza kopuru mugatua izango da.


KzGunera datozen ikastaroak
9:00-13:00 artean irekiko dute urtarrilean. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Urtarrilak 17, 9:00-11:00 BakQ ziurtagiria".
-Urtarrilak 18-31, 9:00-11:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net