Koronabirusa

97,62ko intzidentzia eta eremu horian

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 2a, 12:19

Covid19 kasu berririk ez iragan aste osoan Usurbilen. 130,17tik 97,62ra murriztu da koronabirusaren intzidentzia.

Txinan kasu berrien leherketa betean diren honetan, beheranzko bidean berriz koronabirusaren intzidentzia Usurbilen eta orohar, baita eskualdean eta Gipuzkoan ere. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehenero bezala, urtarrilaren 2an argitaratu dituen azken datuen arabera; 100.000 biztanleko 14 eguneko 97,62 kasukoa da hain zuzen koronabirusaren intzidentzia. Eremu laranjatik horira igaro da berriz udalerri hau.

Abenduan, beraz,  gutxienez 13 izan dira herri honetan detektatu dituzten koronabirus kasu berriak. Gogoan izan, 20 kasurekin agurtu genuen azaroa, 9 kasurekin urria. Iraila osoan 3 covid19 kasu izan ziren gutxienez, 24 abuztuan, 109 uztailean, 85 ekainean, 54 maiatzean, 39 apirilean, 84 martxoan, 113 otsailean eta 681 urtarrilean.

Kasu berriak
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 0.
Urriak 5: 0.
Urriak 6: 1.
Urriak 7: 1.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 3.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 0.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 0.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 0.
Urriak 25: 2.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 0.
Urriak 29: 0.
Urriak 30: 1.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 1.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 1.
Azaroak 9: 1.
Azaroak 10: 1.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 0.
Azaroak 13: 0.
Azaroak 14: 2.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 1.
Azaroak 17: 3.
Azaroak 18: 2.
Azaroak 19: 0.
Azaroak 20: 0.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 1.
Azaroak 23: 0.
Azaroak 24: 0.
Azaroak 25: 0.
Azaroak 26: 0.
Azaroak 27: 0.
Azaroak 28: 2.
Azaroak 29: 0.
Azaroak 30: 1.
Abenduak 1: 1.
Abenduak 2: 1.
Abenduak 3: 0.
Abenduak 4: 0.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 0.
Abenduak 7: 1.
Abenduak 8: 2.
Abenduak 9: 0.
Abenduak 10: 0.
Abenduak 11: 0.
Abenduak 12: 1.
Abenduak 13: 0.
Abenduak 14: 0.
Abenduak 15: 1.
Abenduak 16: 0.
Abenduak 17: 0.
Abenduak 18: 0.
Abenduak 19: 1.
Abenduak 20: 0.
Abenduak 21: 0.
Abenduak 22: 4.
Abenduak 23: 1.
Abenduak 24: 0.
Abenduak 25: 0.
Abenduak 26: 0.
Abenduak 27: 0.
Abenduak 28: 0.
Abenduak 29: 0.
Abenduak 30: 0.
Abenduak 31: 0.
Urtarrilak 1: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.
Uztailak 3: 813,54.
Uztailak 10: 1383,01.
Uztailak 17: 1399,28.
Uztailak 24: 667,10.
Uztailak 31: 195,25.
Abuztuak 7: 113,90.
Abuztuak 14: 130,17.
Abuztuak 21: 162,71.

Eremu horian
Abuztuak 28: 97,62.

Eremu berdean
Irailak 4: 48,81.
Irailak 11: 32,54.
Irailak 18: 16,27.
Irailak 25: 00,00.
Urriak 2: 32,54.

Eremu horian
Urriak 9: 65,08.

Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.

Eremu horian
Urriak 23: 97,62.
Urriak 30: 65,08.
Azaroak 6: 65,08.
Azaroak 13: 81,35.

Eremu gorrian
Azaroak 20: 195,25.
Azaroak 27: 195,25.

Eremu laranjan
Abenduak 4: 146,44.
Abenduak 11: 130,17.

Eremu horian
Abenduak 18: 81,35.

Eremu laranjan
Abenduak 25: 130,17.

Eremu horian
Urtarrilak 1: 97,62.

Buruntzaldean intzidentzia gorantz
120,34tik 94,02ra murriztu da intzidentzia Lasarte-Usurbil osasun eremuan. Eremu laranjatik horira igaro da. 9 kasu berri berri hauteman zituzten iragan astean, 16 aurrekoan.

Eskualdeari dagokionean, eremu gorrian da Andoain, horian Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil. Astigarragak (99,21ean segitzen du) aurreko asteko intzidentzia bera du. Gainerakoan, eskualde osoan beherantz egin du koronabirusaren intzidentziak: Andoainen (181,62tik 161,44ra), Hernanin (97,14tik 63,14ra), Lasarte-Orian (124,39tik 93,29ra), Urnietan (113,42tik 81,01era) eta Usurbilen (130,17tik 97,62ra).   beherantz.

Hemen iragan aste osoko datuen berri:
-Andoain: 161,44 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,89. Azken 7 egunetan 17 kasu). 
-Astigarraga: 99,21 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 2 kasu). 
-Hernani: 63,14 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,65. Azken 7 egunetan 11 kasu). 
-Lasarte-Oria: 93,29 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,75. Azken 7 egunetan 8 kasu).
-Urnieta: 81,01 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,71. Azken 7 egunetan kasu bat). 
-Usurbil: 97,62 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,75. Azken 7 egunetan 0 kasu).

Gipuzkoa eremu horian
Zazpi astez eremu laranjan izan ostean, eremu horira igaro da Gipuzkoa 88,89ko intzidentziarekin (119,35ekoa duela astebete). Azken 7 egunotan 256 kasu berri hauteman dituzte, 383 aurreko astean. Gipuzkoako mapa modu honetan da: 14 eremu gorrian (aurreko astean baino 8 gutxiago), 9 laranjan (aurreko astean baino 9 gutxiago), 25 horian (aurreko astean baino 9 gutxiago), eta 40 berdean (aurreko astean baino 8 gehiago).

41 kasu detektatu dituzte azken 24 orduotan (73 abenduaren 25ean) eta 890 kasu azken aste osoan EAE-n (1.344 abenduaren 19tik 25era). Haietatik 567, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %4,1ekoa (%7,6koa abenduaren 25ean) izan da azken 24 orduotan, iragan astean zehar %10 ingurukoa ere izatera heldu zen.

132,96tik 101,86ra murriztu da astebetean 14 eguneko intzidentzia EAE-n. 11 ZIU-n daude (12 abenduaren 25ean), 171tik 165era murriztu da ospitaleratu kopurua. Azken astean 17 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurreko astean baino bat gutxiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 8.323 (+37) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa puntu 0.83an da egun.  

Informazio gehiago hemen: covid19