Azken orduko aldaketarik ez bada, hona hemen estreinatu berri dugun urte honetan Usurbilen izango ditugun ospakizunen egutegia. Epe motzera begira, erregeen kabalgataren ondotik, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proba hilaren 29an; kronoak.com atarian eman dezakezue probarako izena. Mozorroak ere prestatzen hasi; otsailaren 18an ospatuko dugu Usurbilen datorren Inauteri Festa!
2023ko ospakizunak
Urtarrila
Urtarrilak 5: erregeen kabalgata.
Urtarrilak 29: Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen".
Otsaila
Otsailak 4: Santa Ageda bezpera.
Otsailak 18: Inauteri Festa.
Martxoa
Martxoak 8: Emakumeen Eguna.
Martxoan zehar: Soinurbil Musika Astea.
Apirila
Apirilak 9: Aberri Eguna.
Apirilak 23: Liburuaren Eguna.
Apirilak 29: Dantza Eguna.
Maiatza
Maiatzak 1: Langileen Eguna.
Maiatzak 7: Andatza Eguna.
Maiatzak 15: San Ixidro Eguna.
Maiatzak 21: Sagardo Eguna.
Ekaina
Ekainak 10: Ikastola Eguna.
Ekainak 24: San Joan Eguna, Kalezarko jaiak.
Uztaila
Uztailak 2: Santixabel Eguna, Usurbilgo jaiak (igandea egokitzen denez, uztailaren 3a jai aurten).
Uztailak 25: Santiyo Eguna, Zubietako jaiak.
Abuztua
Abuztuak 3: San Esteban eguna, Urdaiagako jaiak.
Abuztuak 16: San Roke Eguna, jai eguna Kalezarren.
Abuztuak 27-29: Atxegaldeko jaiak.
Iraila
Iraila erdialdea: Santueneko jaiak.
Urria
Urriak 4: San Praixku Eguna, Aginagako jaiak.
Urria: Baxurde Krosa.
Azaroa
Azaroak 1: Artisau Azoka.
Azaroan: NOAUA!ren Kulturaldia.
Azaroak 22: Santa Zezili, musikarien eguna; Zumartekoen ospakizun eguna.
Azaroak 25: Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna.
Abendua
Abenduak 1: Mikel Laboa gogoan.
Abenduak 3: Euskararen Eguna.
Abenduak 17: San Tomas Azoka.
Abenduak 24: Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko kantu saioak.
Abenduak 26: San Esteban Txiki Eguna.
Abenduak 31: Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa.