Iragan maiatzean erabaki zuten erakundeek estreinatu berri dugun urte berrirako jaien egutegia. Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailakoa hilabete hasiera hartako Gobernu Kontseiluan. Aldaketa nabarmen bakarra; iazko irailaren 6a ez dela aurten jai eguna izango. Ohi bezala, erlijio ospakizunei eta Espainiakoei lotutako festa egunak izango ditugu nagusiki.
Egutegi honi, beste bi jai egun erantsi behar zaizkio; batetik Foru Aldundiek herrialde mailarako festa egun bat hautatzeko eskubidea dute. Gipuzkoaren kasuan, iaz igandez egokitu ostean, 2023ko uztailaren 31, astelehena, San Inazio Eguna izango da jai. Udalek azkenik, udalerri mailako festa egun bat hautatzea dagokie. Baita noski Usurbilgoari ere.
Usurbilgo Udalak herri honetarako jai eguna izendatzeko aukera izaten du urtero, uztailaren 2a hautatu ohi du, Santixabel Eguna. Aurten, ordea, igandez egokituko da. Horregatik, biharamuna, uztailaren 3a jai egun izendatzea proposatu zuen udal gobernu taldeak iazko maiatzaren 26ko udalbatzarrean. Aho batez onartu zuten proposamena.
Hemen duzue beraz, 2023rako jaien egutegia.
2023ko jai egunak
-Urtarrilak 6.
-Apirilak 6, 7 eta 10.
-Maiatzak 1.
-Uztailak 3 (Usurbilgo jai eguna), 25, 31 (Gipuzkoako jai eguna).
-Abuztuak 15.
-Urriak 12.
-Azaroak 1.
-Abenduak 6, 8 eta 25.