2023/01/12 17:00-19:00

Tailerra

Tailerra: “Arauak eta mugak familian"

Tailerra: “Arauak eta mugak familian"
Potxoenea, Usurbil

Tailerra: “Arauak eta mugak familian. Nola ezarri modu asertibo batean”.
Egunak: urtarrilak 12, 19.
Ordutegia: 17:00-19:00.
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: Haur eta nerabeen gurasoei zuzenduriko bi saioetan, “familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko beharrezkoa den egitura nola izan landuko dugu, horretarako lagungarriak izango zaizkigun arauak eta mugak jartzen ikasiz”. Jorratuko dituzten gai eta edukien artean, honako hauek, besteak beste: “zer dira mugak? Zertarako balio dute mugek? Mugak era asertiboan jartzearen onurak, mugak era asertiboan jartzeko tresnak, arauen beharra familian, arauak era asertibo batean jartzeko modua, zer izan behar dugu kontuan arauak eta mugak jartzeko orduan?”.
Izen-ematea: usurbilkultura.eus plataforman edo helbideotan: gaztelekuausurbil@gmail.com / hitzaho@udarregi.eus.
Oharra: plaza kopuru mugatua.
Antolatzaileak: Gaztelekua eta Hitz Aho Udarregi ikastolako guraso elkartea.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Usurbilgo Udala.