Rodrigo Reñonesek zuzentzen du Espainiako junior taldea eta Eneko Furundarenarekin batera Bidasoa Irun taldeko beste lau jokalari deitu ditu: Gorka Nieto, Julen Urruzola, Julen Mujika eta Asier Iribar.
Frantzia, Alemania eta Portugal izango dira Espainiako selekzioaren aurkariak 4 Nazioen Txapelketan.
Mundu Txapelketa, begi-bistan
Asteburu honetako txapelketaren ondoren, hitzordu garrantzitsua izango dute begi-bistan: ekainaren 20tik uztailaren 2ra Alemanian eta Grezian jokatuko den junior mailako Mundu Txapelketa.