2022ko Usurbilgo kultur sorkuntza aberatsa ikusteko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 3a, 08:36

Udal liburutegiaren eta NOAUA! K.E.-ren eskutik, urteak Usurbilgo kulturgintzan emandakoa ikusgai duzue Sutegiko erakusleihoan.

Udal liburutegiaren eta NOAUA! K.E.-ren eskutik ikusgai duzue Sutegin, 2022ko herri honen sorkuntza uzta. Emankorra baita aurtengoa ere. Herriko sortzaileen proiektu pertsonalak edo herriko eragileen enkarguz egin edo esku hartu diren proiektuok bildu ditu kultur-etxeko mahaitxoak:
-Edorta Agirre: “Amantala eta mantela”.
-Ixabel Agirresarobe, I. Martiarena “Mattin”: “Amona Tomaxa eta Elkano”.
-Yolanda Arrieta: “Kax-Kax!” eta “Zazpi pertsonaia istorio bila”.
-Joxan Artze: “Enborretik. Antologia poetikoa”.
-Ainara Azpiazu “Axpi”: “Axarko”.
-“Hamazazpigarrenean aidanez”: Ugaitz Agirre eta Yolanda Arrietaren sorkuntza lanak. Itxaro Bordak udalerri honetan sortutako “Gauak zuri Usurbilen”.
-Jakoba Errekondo: “Ilargia eta landareak 2023”.
-Joseba Larratxe: “Ni ez naiz Mikel Laboa”.
-Amagoia Mujika: “Munduak guztiontzat behar luke, baina ez da”.
-Peru Galbeteren “Beiratu” diska.
-Neonaren “Mundu berri bat” diska.
-Odolaren Mintzoa taldekoen “Hauskor” diska.
-Viafararen estreinako diska.
-Mikel Laboa eta Artze anaiak batzen dituen “Ikimilikiliklik” diska.
-Mikel Telleriaren “Zumeta” diska.