Errefusa noiz, ze egunetan jaso zehazten duten egutegiak kaleratu ditu Usurbilgo Udalak. Ohi bezala, bi urterokoak; hozkailuan edo horman jartzeko diren euskarriok datozen 2023. eta 2024. urteetan hondakin zati birzikalezina noiz jasoko den gogorarazten digute. Abenduko azken aldizkariarekin batera banatu ziren baina ale gehiago eskuragarri dituzue Udaletxean nahiz NOAUA! Kultur Elkartean bertan.
Zerbitzu honi begira aldaketarik ez; bi astean behin igandeetan jasotzen segiko dute errefusa Usurbilen. Atez ateko bilketako gainerako egunetan; astelehen, ostegun eta larunbatetan organikoa, astearte eta ostiraletan ontzi arinak eta asteazkenetan papera eta kartoia. Atez ateko bilketa goizez egiten dutenez, egun bakoitzari dagokion hondakin zata 6:30-8:30 artean uzteko ordutegia finkatua du Udalak.
Atez ateko bilketari buruzko informazio gehiago behar dutenentzat, eskaerak bideratu eta zalantzak argitzeko bideok dituzue:
Telefono zenbakia: 900 776 776.
WhatsApp zerbitzua: 606 501 024.
Udaletxeko bulegoa: 9:30-14:30 (astelehenetik ostiralera).
E-posta: atezate@usurbil.eus
Errefusaren bilketa egunak...
2023an
-Urtarrila: 8, 22.
-Otsaila: 5, 19.
-Martxoa: 5, 19.
-Apirila: 2, 16, 30.
-Maiatza: 14, 28.
-Ekaina: 11, 25.
-Uztaila: 9, 23.
-Abuztua: 6, 20.
-Iraila: 3, 17.
-Urria: 1, 15, 29.
-Azaroa: 12, 26.
-Abendua: 10, 24.
2024an
-Urtarrila: 7, 21.
-Otsaila: 4, 18.
-Martxoa: 3, 17, 31.
-Apirila: 14, 28.
-Maiatza: 12, 26.
-Ekaina: 9, 23.
-Uztaila: 7, 21.
-Abuztua: 4, 18.
-Iraila: 1, 15, 29.
-Urria: 13, 27.
-Azaroa: 10, 24.
-Abendua: 8, 22.