Urtarrilaren 8an

Haurrentzako zine zikloaren itzulera

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 5a, 08:24

Usurbilgo Udalak gaztetxoenentzako euskarazko zine zikloaren itzulera iragarri du negu parte honetarako. Lehen proiekzioa, igande honetan, urtarrilaren 8an.

Euskarazko film proiekzioen zikloa berriz martxan jartzea erabaki du Udalak. Negu partean, hilero lehen igandeetan Sutegi betetzen zuten gaztetxoenek hitzorduotan. Haien asteotako azken opor egunerako iragarri dute lehen proiekzioa. Abiatzeko "Barraskiloa eta balea eta itsasoko beste ipuin batzuk" izenburua daraman filma eskainiko da kultur-etxeko auditorioan; hilaren 8an, 17:00etan.

Sarrerak aurreko edizioetan bezala 3 eurotan eskuratu ahalko dira aurrez usurbilkultura.eus plataforman. "Barraskilo batek mundua ikusi nahi du, eta balea baten isatsera igotzen da. Elkarrekin sekulako bidaia egingo dute, eta izotz-puskak eta sumendiak zeharkatuko dituzte". Hortxe 57 minutuko iraupena izango duen ikus-entzunezkoaren abiapuntua.

Urtarrilak 8, igandea
17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegiko auditorioan."Barraskiloa eta balea eta itsasoko beste ipuin batzuk". 
Sinopsia: "Barraskilo batek mundua ikusi nahi du, eta balea baten isatsera igotzen da. Elkarrekin sekulako bidaia egingo dute, eta izotz-puskak eta sumendiak zeharkatuko dituzte".
Iraupena: 57 minutu.
Sarrerak: 3 eurotan aurrez usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.