Futbola Haranen eta eskubaloiko selekzioen deialdiak, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 5a, 08:39

Oporrak amaitzeke dituzten arren, urte berri honetako lehen jardunaldiak jokatuko dituzte herriko kirol taldeek asteburuan.

Futbola Haranen
Urtarrilak 7, larunbata
09:00 Infantilak: Usurbil F.T.-Zarautz KE C
10:30 Kadeteak: Usurbil F.T. B-Ostadar SKT B
12:15 Jubenilak: Usurbil F.T. A-Ikasberri KE A
15:30 Erregionalak: Usurbil F.T. B-Irauli Bosteko KK

Haranetik kanpo:
9:00 Infantil neskak, Berio 7an: Santo Tomas Lizeoa KE A-Usurbil FT A
10:00 Infantil neskak, Ordizian: Goierri Gorri FK D-Usurbil FT B
10:45 Kadete neskak, Tolosako Usabalen: Tolosa CF B-Usurbil FT
18:00 Preferenteak, Orion: Orioko FT-Usurbil FT

Urtarrilak 8, igandea
16:00 Kadete preferenteak: Usurbil F.T. A-Burumendi FG

Haranetik kanpo: 
14:30 Jubenilak, Martutenen: Amara Berri KE A-Usurbil FT B
16:00 Preferente neskak, Zizurkilen: Aistondo Neskide K Kluba-Usurbil FT


Eskubaloi selekzioen deialdiak
Usurbil Kirol Elkarteko Iker Nazabal eta Peru Iraeta eskubaloi jokalariek CESA2033 txapelketa jokatuko dute Benidormen. Euskal selekzioarekin arituko dira urtarrilaren 3tik 8ra.

Bestalde, Eneko Furundarena Bidasoa Iruneko jokalari usurbildarrak Espainiako junior mailako selekzioaren deia jaso du. Urtarrilaren 6tik 8ra 4 Nazioen Txapelketa jokatuko du Hildesheim (Alemania) hirian. Frantzia, Alemania eta Portugal izango dira Espainiako selekzioaren aurkariak 4 Nazioen Txapelketan. Asteburu honetako txapelketaren ondoren, hitzordu garrantzitsua izango dute begi-bistan: ekainaren 20tik uztailaren 2ra Alemanian eta Grezian jokatuko den junior mailako Mundu Txapelketa.

Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako izen-ematea
Urtarrilaren 29rako iragarri dute mendiko bizikleta gaineko probaren hamaikagarren edizioa. Ohi bezala, aurrez izen emateko aukera izango duzue, urtarrilaren 25era arte kronoak.com atarian. 500 lagunentzako tokia egongo da proban, antolakuntzak ohartarazi duenez ordea, 400etik gora lagunek bideratu dute inskripzioa. 

Ohi bezala Andatzari itzulia emateko aukera izango dute bizikleta gainean, proba honetan parte hartuko dutenek. Urtarrilaren 29an 9:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.