Erregeen postaria iritsi da frontoira

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 5a, 12:25

Gaur gauean, erregeek opariak utziko dizkiete herriko hainbat umeri eta ekarri behar duten hori zer den jakiteko, postaria frontoian dabil haurren gutunak jaso eta haiekin hitz egiten. Laguntzaileak ere baditu, arratsaldean erregeekin batera menditik etorriko direnak. Bazkaltzeko ordura arte egongo dira frontoian, beraz, oraindik gutuna emateko duena mugi dadila.