Neguko lehen ospakizun egunen agurra

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 9a, 12:44

Akabo azken asteotako ospakizun egunak. Bilketa lanen eguna gaurkoa, "ohiko" astelehena itzuli da.

Astelehen hau, itzulera eguna askorentzat. Ikasgelak zabadu eta argiak berriz pizteko eguna. Liburu artera nahiz lantokira bueltatzekoa. Urte hasierako "ohiko" lehen astelehena. Asteotako ospakizunak atzean uzteko garaia heldu da. Negu hasiera honetan izan diren parranda, otordu, topaketa eta aisialdiko ekimen hainbat agurtzekoa. Baita apaingarriak biltzekoa ere.

Astelehen goiz honetan, Mikel Laboa plaza ondoko biribilgunean jasotako argazkia duzue. Iragan urte amaieratik herria argiztatu diguten Hurbilago elkartearen etxolak dituzue. Esekiak egon dira azken aldi luzean, gaur ordea, bildu eta 2023a amaiatu arte egongo diren bere gordelekura eramatear zituztela atera dugu albiste honi atxikitako argazkia.

Neguko lehen ospakizunak joan dira, baina datozenetarako prestatzen hasteko garaia dugu orain. Ate joka ditugu Santa Ageda bezpera otsailaren 4an; bi aste beranduago, otsaileko hirugarren asteburuan Inauteri Festa; txotx garaia zabaltzear...