Inauteri Festarako gaia, zuen esku

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 9a, 12:57

Otsailaren 18an ospatuko dugun Inauteri Festa egunean, zertaz mozorrotu nahi zenukete? Aurtengo edizioko gaia zuen esku!

Neguko lehen ospakizunak igaro berritan, datozenei begira jartzeko garaia orain. Mozorro festa ate joka dugu. Otsailaren 18an izango dugu ezohiko itxuraz kaleratu eta parranda giro betean murgiltzeko aukera aparta. Inauteri Festa aipatu moduan, otsaileko hirugarren larunbatean. 

Baina erabaki al duzue zer nolako itxurarekin atera nahi duzuen festara? Zertaz mozorrotu nahi zenukete? Aurtengo gaia, zuen esku! Mozorrotzeko gaia proposa dezakezue egunotan, bideotatik; elkartea@noaua.eus helbidera email bat bidalita, edota whatsapp mezu bat helarazi dezakezue 688 807 336 telefono zenbakira.

Badaezpada, gogora dezagun mende honen hasieratik ospatu diren inauterietan zer nolako gaiak proposatu diren, aurtengoan ez errepikatzeko.


AURREKO INAUTERI FESTETAN...
2023: ??.
2022: gai librean ospatu zen Inauteri Festa.
2021: osasun krisialdia tarteko, ez zen Inauteri Festarik antolatu.
2020: dantza.
2019: jolasak.
2018: ospetsuak.
2017: Ingurumena.
2016: lanbideak.
2015: ipuinak.
2014: Erdi Aroa.
2013: musika.
2012: mitologia.
2011: itsasoa.
2010: zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: xomorroak.
2007: Brasil.
2006: marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: munduko kulturak.
2002: extralurtarrak.