Kzguneak ikastaro ugari eskaintzen ditu ikasturte osoan zehar eta otsailerako sorta ederra aurreikusi du: enplegu-bilaketa, e-Administrazioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, sare sozialak zein segurtasuna. Ikastaro hauen ordutegiak gertuagotik ezagutzeko telefonoz informazioa eskatu edo https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak atarian kontsulta egin.