Familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko beharrezkoa den egitura nola izan landu dute tailerrean haur eta nerabeak dituzten gurasoek zein hezitzaileek, horretarako lagungarriak diren arauak eta mugak jartzen ikasiz. Zer diren mugak eta zertarako balio duten aztertu dute. Mugak beharrezkoak dira, baina modu asertiboa ezartzeak familia ereduan dituen onurak azpimarratu eta hori behar bezala egiteko tresnak eskaini dituzte bi orduko saioan.
Saio honetan parte hartzeko aukerarik izan ez dutenek datorren ostegunean, urtarrilaren 19an izango dute aukera, berriz ere, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Plazak mugatuak direnez, usurbilkultura.eus atarian edota gaztelekuausurbil@gmail.com eta hitzaho@udarregi.eus korreoen bidez izena eman beharko da aldez aurretik.