“Isturitzetik Tolosan barru” Joxan Artzerekin

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 15a, 18:45

Iñaki Urruzolak eta Iratxe Retolazak “Isturitzetik Tolosan barru” ikus-entzunezko lana aurkeztu dute Sutegin. Urtarrilaren 12an Joxan Artzeren heriotzaren bosgarren urteurrena izanik, Joxan Artzeren lan honen ikus-entzunezko omenaldia aurkezteko aprobetxatu dute. 

Joxan Artzeren obra ezagutzera emateko asmoz prestatu dute ikus-entzunezko hau Usurbilgo Udalaren laguntzarekin. “Isturitzetik Tolosan barru” poema liburua du oinarri lanak, artistaren lehen emaria izanik, garaiko Euskal Herriko giroaren eta garaiaren lekukotza jasotzen du.