Itoitz Rodriguezek marka berri bat ezarri du

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 17a, 14:10
Argazkia artxibokoa da.

Itoitz Rodriguez Real Sociedadeko korrikalari usurbildarrak marka berri bat ezarri zuen aurreko asteburuan. Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Donostiako belodromoan eta 800 metroko indoor lasterketa (leku itxi eta estalian burutzen den kirol-proba) 1:51:79 denboran osatu zuen. Usurbildarrak duela 35 urteko marka hobetzea lortu du: Iñigo Arzacek 1987an ezarritakoa, 1:52:61.