Odol-Emaileen Eguneko bazkaritarako izen-emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 18a, 10:18

Urtarrilaren 22an Patrin antolatu duten bazkaritarako gaurkoa da izen-emateko azken eguna. 

Historikoki abenduaren 8a izan da Usurbilgo Odol Emaileen Eguna. Azken urteotan etenda zuten ohitura urte hasiera honetarako berreskuratu dute. Urtarrilaren 22an bazkaritan biltzeko deia egin diete Usurbilgo odol-emaileei eta bertaratu nahi duten gainerako herrikideei. Patri jatetxean egingo duten otordurako izen-emateko azken eguna duzue gaurkoa. Hitzordu honetan bertan odola 25, 50 edota gehiagotan eman duten 11 herrikide omenduko dituzte. Haiei guztiei diplomak eta oroigarriak banatuko dizkiete.

Odol-Emaileen Eguna
Urtarrilak 22, igandea
Usurbilgo Odol-Emaileen eguna. Bazkaria Patri jatetxean eta diploma zein oroigarrien banaketa 25, 50 eta gehiagotan odola eman duten 11 herrikideri.
Otordurako izen-ematea, hilaren 18a baino lehen: 943 363 102 (Agustina) edo 619 125 644 (Mari Jose). Prezioa: 35 euro.

Antolatzaileak: Usurbilgo Odol-Emaileen elkartea.