Neguko lehen denboralea

Elurrak ez, kazkabarrak zuritu ditu herriko bazterrak

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 18a, 12:31

Elur malutarik ez momentuz, baina Euskal Herriko beste hainbat txokoren antzera Usurbil ere zuritu berri digu izan dugun kazkabar jasak.

Elurrak ez baina kazkabarrak zuritu ditu bai asteazken eguerdi honetan herriko hainbat bazter. Kazkakar jasak txuritu ditu Andatza inguruak, baita Kaxkoan esaterako, Askatasuna plazako parke eremuak. Baita  herriko kaleak ere. Irrist ez egiteko kontuz ibili beharra egon da kazkabar jasa izan berritan. 

Gogoan izan, ekaitz giro betean segiko dugu hurrengo orduotan. Abisu horian gara prezipitazio iraunkorragatik. Gipuzkoa barnealdean alerta laranjak indarrean segitzen du baita elurragatik. Mendi inguruetan, 200 metrotik gora zuritu dezake. Hortik behera, geurean alegia, gaur goizean izandako kazkabar zaparrada gehiago izan ditzakegu, tximista eta trumoi hots artean.