Familia barruko arauei eta mugei buruzko Hitz Ahoren bigarren saioa gaur

Udarregi Ikastolako guraso elkarteak asteotarako antolaturiko hitzaldi zikloaren baitako bigarren saioa gaur.

Hitz Aho Udarregi ikastolako guraso elkarteak “Arauak eta mugak familian. Nola ezarri modu asertibo batean” tailerraren bigarren saioa antolatu dute ostegun honetarako, aurreko asteko lehen saio jendetsuaren ondotik. Hilaren 26rako bestalde, "Interneteko arriskuak eta ziberseguru jokatzeko aholkuak" solasaldia. Eta biharamunean, zaintza ekosistema eredu propioa eraikitzeko bidean, abian den hitzaldi zikloaren baitan, hirugarren saioa: "Zaharrak gara eta libre" izenekoa.

Hitzordu hauetan guztietan izen-emateko aukera duzue egunotan.


Hitzaldi zikloa
Urtarrilak 19, osteguna
17:00-19:00
“Arauak eta mugak familian. Nola ezarri modu asertibo batean” tailerra Potxoenean, haur eta nerabeen gurasoentzat.
Izen-ematea:
usurbilkultura.eus
gaztelekuausurbil@gmail.com 
hitzaho@udarregi.eus.
Oharra:
plaza kopuru mugatua.
Antolatzaileak: Gaztelekua eta Hitz Aho.

Urtarrilak 26, osteguna
17:00-19:00
"Interneteko arriskuak eta ziberseguru jokatzeko aholkuak" solasaldia Potxoenean.
Hizlaria: Urko Zurutuza Ortega.
Zehaztasunak: "Nahiz eta guk ez jakin, gure etxeko "router"-ek ehunka eraso jasaten dituzte egunero. Hau gutxi ez eta, Interneten nabigatzean arrisku askori egin behar diegu aurre, bai etxeko ordenagailu, eta baita eskuko beste gailuetan ere. Segurtasun erremintak baliogarriak izanik ere, herritarrok gai hauetan dugun ezjakintasunak arriskuak sortzen ditu. Honi buruz hitz egingo dugu solasaldian".
Antolatzailea: Hitz Aho Udarregi ikastolako guraso elkartea.


Urtarrilak 27, ostirala
18:00 "Zaharrak gara eta libre" hitzaldia Potxoenean.
Hizlariak: Miren Aranguren (Emagin elkartea), Mari Luz Esteban (EHUko irakaslea), Ruth Iturbide (NUPeko irakaslea).
Zehaztasunak: "Nola nahi dugu zahartu? Nola nahi dugu hil? Azken urteotan zahartzaroaren ikuspegi feministatik ekarpen oso esanguratsuak egin dira azken urteotan. Horretan ezinbesteko lana bilakatu zaigu Mari Luz Estebanek argitaraturiko "Andrezaharren Manifestua". Esteban gonbidatuko dute solasaldira. Adinkeria eta adinkeria generoarekin nola gurutzatzen den ere aztertuko dute baita "horrekin zer ondorio dituen, zer zapalkuntza eta indarkeria adierazpen dituen". 
Informazio gehiagorako eta izen-ematea:
gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus
943 377 110
usurbil.eus/zaintza-azoka

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Emagin, Matia, Gipuzkoako Foru Aldundia.