Atzera begira

Ikurriña udaletxeko balkoira itzuli zenetik 46 urte gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 19a, 08:15

46 urte bete dira ikurriña udaletxeko balkoira itzuli zenetik, derrigorrez 41 urtez ezkutuan izan ostean.

Andres Bruño Urdanpilleta alkate zela itzuli zen ikurrina Usurbilgo udaletxeko balkoira. 1977ko urtarrilaren 19an izan zen, Franco diktadorea hil eta gutxira. Ordukoa da albiste honi atxikitako argazkia.  Ia 41 urtez ezkutatua egon zen ikurrina udaletxeko balkoira itzuli zuteneko unea irudikatzen du. 

Egun hartan egin zen osoko bilkuran hartu zen erabaki hura. Ondoko argazkian dituzue une historiko hartako protagonistak. Ikurrina jarri zen egunean alkatea Andres Bruño zen (argazkian zutik, erdikoa). Idazkaria, Roke Arriola. Zinegotziak: Felix Aizpurua, Joxe Antonio Altuna, Joxe Aburuza, Jesus Urkiola, Felix Olasagasti, Joxe Manuel Matxain, Julian Pikabea.