Hiru ibilbide aukeran, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proban

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 19a, 08:01

Urtarrilaren 29ko hitzorduan distantzia ezberdinetako hiru ibilbide egokituko ditu antolakuntzak.

Urtarrilaren 29an mendiko bizikletan ibili ohi direnen topalekua izango dugu Usurbil. Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probaren hamaikagarren edizioa antolatu dute. Gogoan izan, izena aurrez eman daitekeela kronoak.com atarian hilaren 25era arte. Antolakuntzak jakinarazi duenez, hiru ibilbide izango dituzte aukeran, inskripzioa bideratzen dutenek:
-Motza: 22km + 600 m.
-Ertaina: 27km + 935 m.
-Luzea: 35km + 1150 m.

Ibilbideok ezagutzeko txangoa antolatu dute antolatzaileek igandean, hilaren 22an. Goizeko 8:30etan irtengo dira Eroskiren saltoki pareko, hau da, Zubiaurrenea eta Errekatxiki kaleak Kale Nagusiarekin edota Kalezarrerako bidearekin lotzen dituen biribilgunetik.

Urtarrilaren 29an 9:00etan abiatuko dira bestalde, Mikel Laboa plazatik aurrez izena emana duten Irisasi BTT Hotzak Akabatzen 2023ko txirrindulariak.