Aterpetik jo dute danborra ikastolan

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 19a, 16:54

San Sebastian bezpera danbor hotsekin girotu dute Udarregi ikastolan.

San Sebastian bezpera hotza danbor hotsekin girotu dute bazkalostean Udarregi ikastolan. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek urtero moduan emanaldia eskaini dute Agerialdeko frontoian. Azken egunotako giro bustiagatik, ezinbestean aterpean. Handik eskaini diete saioa, emanaldira ikustera joandako senide eta lagunei. Datozen orduotan, Usurbildik hurbil, Donostia osoan entzungai izango ditugun ereserki eta kantu ezagunen erritmora fin asko aritu dira danborra jotzen, hitzordurako egoki jantzita ziren gaztetxoek.

Gaurko emanaldiaren ostean, otsailean inauteriak ospatuko dituzte, ohi bezala, ostiralarekin, otsailaren 17an. Aurretik, gogoan izan; otsailaren 4a Santa Ageda bezpera izango dugu.