Hamaika herrikide omenduko dituzte Odol Emaileen Egunean

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 20a, 13:18
Usurbilgo Odol Emaileen elkarteko ordezkariak.

Igandean egingo duten Usurbilgo Odol Emaileen Egunean 25, 50 eta 75 aldiz odola eman duten hamaika herrikide omenduko dituzte.

Bizitzeko behar dugun odola besteen bizitza salbatzeko ematea, eskuzabaltasun handiko ekintza honengatik hamaika herrikide omenduko ditu Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak igande honetan bertan, urtarrilaren 22an. Odol Emaileen Eguna antolatu dute Patrin egingo duten otorduaren bueltan. Bertan, merezitako oroigarriak jasoko dituzte bazkalostean segidan dituzuen usurbildarrok. 25, 50 edota 75 aldiz odola eman dutenak denak.

2022. urteari dagokion balantze gozoa egin du Odol-Emaileen elkarteak. “218 odol-poltsa jaso dira 160 herritarrek emandako odolarekin. Haietatik 13 izan ziren iaz lehen aldiz odola eman dutenak”. Emaitza hauekin pozarren dira aipatu bilguneko kideak. Lerroon bidez, iaz odola eman zuten guztiak eskertu nahi dituzte, bereziki estreinakoz odola ematera joandakoak.

Herrikide omenduak
25 aldiz odola eman dutenak:
Joxe Leon Arriaga Intxausti, Jose Luis Artola Zuloaga, Larraitz Barrenetxea Arando Martinez, Urko Manterola Matxain, Jose Maria Puldain Tolosa, Jose Maria Rivadeneyra Sicilia, Gabriel Sarasola Ibargoyen.

50 aldiz odola eman dutenak:
Josu Mirena Arruti Huegun.

75 aldiz odola eman dutenak:
Roman Agirre Arruti, Moises Andres Zubiria, Jose Luis Bengoetxea Ugarte.

Odola emateko...
Datorren hitzordua: martxoak 6, astelehena.
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.

Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus

Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.