Pilota, futbola, eskubaloia eta Irisasi BTT-koen irteera asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 20a, 12:04

Herriko taldeek hainbat neurketa jokatuko dituzte Usurbilgo kirol instalakuntzetan, baita herritik kanpo ere. Hilaren 29ko Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probako ibilbideak ezagutzeko irteera antolatu dute baita asteburu honetarako.

Irisasi BTT-koen irteera
Urtarrilaren 29an antolatu duten Irisasi BTT Hotzak AKabatzen probarako egokitu dituzten hiru ibilbideak ezagutzeko irteera antolatu dute astebete lehenago, igande honetan, hilaren 22an. Goizeko 8:30etan finkatu dute mendiko bizikleta gainean eremua ezagutzera joateko hitzordua; Eroskiren saltoki pareko biribilgunean. Hiru ibilbide izango dituzte aukeran, inskripzioa bideratzen dutenek:
-Motza: 22km + 600 m.
-Ertaina: 27km + 935 m.
-Luzea: 35km + 1150 m.

Gogoan izan, izena aurrez eman daitekeela kronoak.com atarian hilaren 25era arte.

Futbol partidak
Haranen:
Urtarrilak 21, larunbata
10:00 Infantil mutilak: Usurbil FT-Orioko FT
11:30 Kadete neskak: Usurbil FT-Hernani CD
16:00 Preferente mutilak: Usurbil FT-Deusto

Haranetik kanpo:
Urtarrilak 21, larunbata
9:45 Kadete preferenteak, Azpeitian: Lagun Onak B-Usurbil FT  
16:00 Preferente neskak, Seguran: Segura KE-Usurbil FT

Urtarrilak 22, igandea
12:00 Infantil neskak, Donostiako Cesar Beniton: Intxaurdi A-Usurbil FT A



Eskubaloi partidak
Urtarrilak 21, larunbata
Oiardo Kiroldegian:
11:00 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi "A" Usurbil K.E.-Ingou Arrasate Bergara
18:30 Senior mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Escolapios

Kiroldegitik kanpo:
Urtarrilak 21, larunbata
11:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa (Zumaiako Lubakin): Pulpo E.K.-Udarregi Usurbil K.E.
12:15 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa (Donostiako La Sallen): Saieko Ardotxo Taberna-Udarregi "B" Usurbil K.E.
20:00 Jubenil neskak, Gipuzkoako Txapelketaren 2. fasea (Donostiako La Sallen): Saieko-Urbil-Usurbil K.E.

Pilota partidak
Urtarrilak 20, ostirala

Aginagako frontoian:
Gipuzkoa errendimentua binaka:
Alebinak 2. Mailan: Pagazpe 1-Gazteleku 3
Infantilak 2. Mailan: Pagazpe-Oiarpe 1

Gipuzkoako udaberri txapelketa:
Kadeteak 2. Mailan: Pagazpe-Eple

Gomazko paleta Udaberri txapelketa:
Nagusiak 2. Mailan: Pagazpe-Gazteleku 1