Helduen eskolan matrikulatzeko epea zabalik berriz

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 20a, 08:40

"EPA" hizkiez ezagunagoa izango zaizuen 18 urtetik gorakoentzako doako hezkuntza eskaintzan matrikulatzeko epea zabaldu dute berriz.

18 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako hezkuntza egitasmoa dugu HHI. Oinarrizko kultur formakuntza eskaintzen dute; euskara, ingelesa, gaztelania, irakurketa, idazketa, kalkuloan hastapena eta hobekuntza, oinarrizko informatika, memoria lantzeko joko linguistikoak eta joko matematikoak, natur zientziak, geografia, historia eta historiarekin lotutako mugimendu artistikoak...

Horrez gain, DBHko titulua eskuratzeko 4 hilabeteko ikastaroak ere eskaintzen dituzte, euskara tailerra (lehen eta bigarren mailak), gaztelania atzerritarrentzat eta irteera didaktikoak urtean zehar.

Matrikulazio epea zabalik dute berriz. Izena emateko aurrez hitzordua eskatu beharko da, telefono zenbaki hauetako batera deituta: 943 37 64 43/943 366 608).

Informazio gehiagorako:
epalasarte.eus  
943 366 608