Larunbateko kantu-jiraren aurreko entsegu saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 23a, 08:21

Abiatu berri duten hamalaugarren ikastaroko saioa gaur, larunbatean plazara kantatzera atera aurretik.

Duela bi aste ekin zion hamalaugarren ikastaldiko asteroko saioa du gaur Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan hasita Udarregi Ikastolak Agerialde erakinean duen musika gelan. Datorren kantu-jiraren aurreko azken entsegu saioa izango da gaurkoa. Jaione Eskudero musika irakaslearen gidaritzapean irtengo dira abenduko etenaldiaren ostean, datorren larunbatean, hilaren 28an, kalez kale abestera. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik. Ez ahaztu kantu-liburuxka eramateaz.

Kantu-jiraz haratago halere, "noizbehinka lagun arteko kantu-afariak ospatuko ditugu eta Sutegin, kantu-talderen baten kontzerturen bat antolatzeko asmorik ere badaukagu.  Aurreak erakutsiko luke zer gehiago egin taldean hartzen diren erabakiak errespetatuz.  Kantua, dantza, kontakizuna, ipuinak, bertsoak..., denak elkarren osagarri dira, herrien izaeraren eraikitzaileak; komunitatea indartzeko aproposak eta denboran barrena irauteko adierazpen artistikoak".