Interneteko arriskuak eta zahartzaroa hizpide duten solasaldi bana aste honetan

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 23a, 08:35

Bi zikloei lotutako solasaldi bana antolatu dute aste honetarako.

Batetik, Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkarteak asteotarako antolaturiko hitzaldi zikloaren baitan azken saioa izango dugu ostegunean, Interneteko arriskuez. Biharamunean, zaintza ekosistema eredu propioa eraikitzeko herri hau jorratzen ari den bidearen baitan, azaroaz geroztik hilero antolatzen ari dira solasaldiak; urtarrilekoa datorren ostiralean bertan.

Urtarrilak 26, osteguna
17:00-19:00
"Interneteko arriskuak eta ziberseguru jokatzeko aholkuak" solasaldia Potxoenean.
Hizlaria: Urko Zurutuza Ortega.
Zehaztasunak: "Nahiz eta guk ez jakin, gure etxeko "router"-ek ehunka eraso jasaten dituzte egunero. Hau gutxi ez eta, Interneten nabigatzean arrisku askori egin behar diegu aurre, bai etxeko ordenagailu, eta baita eskuko beste gailuetan ere. Segurtasun erremintak baliogarriak izanik ere, herritarrok gai hauetan dugun ezjakintasunak arriskuak sortzen ditu. Honi buruz hitz egingo dugu solasaldian".
Antolatzailea: Hitz Aho Udarregi ikastolako guraso elkartea.


Urtarrilak 27, ostirala
18:00 "Zaharrak gara eta libre" hitzaldia Potxoenean.
Hizlariak: Miren Aranguren (Emagin elkartea), Mari Luz Esteban (EHUko irakaslea), Ruth Iturbide (NUPeko irakaslea).
Zehaztasunak: "Nola nahi dugu zahartu? Nola nahi dugu hil? Azken urteotan zahartzaroaren ikuspegi feministatik ekarpen oso esanguratsuak egin dira azken urteotan. Horretan ezinbesteko lana bilakatu zaigu Mari Luz Estebanek argitaraturiko "Andrezaharren Manifestua". Esteban gonbidatuko dute solasaldira. Adinkeria eta adinkeria generoarekin nola gurutzatzen den ere aztertuko dute baita "horrekin zer ondorio dituen, zer zapalkuntza eta indarkeria adierazpen dituen". 
Informazio gehiagorako eta izen-ematea:
gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus
943 377 110
usurbil.eus/zaintza-azoka

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Emagin, Matia, Gipuzkoako Foru Aldundia.