Larunbateko Independentzia Egunerako txartelak Aitzagan eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 24a, 08:14

Eskualde mailako bigarren Independentzia Eguna antolatu dute larunbatean, urtarrilaren 28an Hernanin, Buruntzaldeako Ernai, LAB eta Sortu eragileek.

Hilaren 28an Hernanin antolatu duten eskualde mailako bigarren Independentzia Egunerako zenbait ekitaldietarako txartelak Aitzagan eskura ditzakezue. Kontzertuak, manifestazioa, bazkaria eta solasaldia iragarri ditu Buruntzaldeako LAB, Sortu eta Ernai eragileek. "Luxuzko hizlariak izango ditugu Independentzia egunean burujabetzaz eta independentziaz hausnartzen", iragarri du eskualdeko gazte antolakundeak. Tartean, herrikide bat; Usurbilgo alkate ohi eta egun Madrilgo Diputatuen Kongresuan EHBilduren bozeramaile Mertxe Aizpurua.

Urtarrilak 28, larunbata
11:00
Hitzaldia Milagrosan: “Burujabetzak mugarri, independentziara bidean”.
Hizlariak: Mertxe Aizpurua, Floren Aoiz eta Txomin Aiartza.
14:00 Herri bazkaria Atsegindegin (Txotx-a egongo da)+Mexikortxo.
18:00 Manifestazioa Gudarien plazatik: “Bidea igarriz, independentziarantz!”.
20:30 Kontzertuak Atsegindegin: Pleura, Arkada Social.
Ondoren, Dj Atxuak RaZin Garinen.
Oharra: bazkaritarako (kamisetarekin) eta kontzertuetarako txartelak Aitzagan salgai.
Antolatzaileak: Buruntzaldeako LAB, Sortu eta Ernai.

Gazte Topagunea
Bestalde, Ernai gazte antolakundeak apirilaren 6tik 9ra Elorrion antolatuko duen Gazte Topagunerako bonoak ere Aitzagan eskuragarri dituzue. Online ere eskura ditzakezue helbide honetan: https://bibe.me/event/9tDUlRJ8G1MUAcwuHes0/entradas-gazte-topagunea-2023-elorrio-elorrio