NOAUA.eus web orrialdeak bisita ugari jaso zituen 2022. urtean

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 25a, 12:14

NOAUA! herri aldizkariko noaua.eus web orrialdeak sasoi onean segitzen du. Pandemiak bisita kopuruaren igoera nabarmena ekarri zuen duela bi urte. 2022an gaitzaren ondorioak nabarmen arindu baziren ere, noaua.eus web orrialdeak aurreko urteetan pilatutako audientziari eutsi zion. Sare sozialetan ere datuak baikorrak dira. Zabalik ditugun profil denetan igo da jarraitzaileen kopurua.

 

Azken hiru urtetakoak, inoizko onenak

Bisita kopuruak gora egin zuen pandemia garaian. Etxetik ezin atera eta informazio gosea, horiek izan ziren orduko igoeraren gako nagusiak.

2022. urtean ordea, pitin bat jaitsi zen noaua.eus web orrialdearen audientzia: %4a. Dena den, inoizko daturik onenak pilatu ditugu azken hiru urteen jarduera kontuan hartzen badugu:

  • 2022: 156.372 bisita.
  • 2021: 163.074 bisita.
  • 2020: 146.250 bisita.
  • 2019: 102.227 bisita.

 

Erabiltzaile kopuruak, gora

2022an, 46.452 erabiltzaile edo irakurle hurbildu ziren gure web orrialdera. 2021ean gutxiago izan ziren, 44.783. Beraz, %3’73 igo da erabiltzaile kopurua.

Erabiltzaile berrien kopuruak ere gora egin du. 2021eko datuekin alderatuz, %4,96 igo da bisitari berrien kopurua.

 

Ikustaldiak mantendu egin dira

Ikusitako orrialdeen kopurua aldiz, mantendu egin da.

  • 2022: 318.589 orrialde.
  • 2021: 322.712 orrialde. 
  • 2020: 293.996 orrialde.
  • 2019: 230.310 orrialde. 

 

Sarean eta paperean

Jende asko sare sozialen bitartez ailegatzen da noaua.eus web orrialdera.

Elkar-eragile dira hortaz, noaua.eus web orria eta sare sozialak (twitter/noaua, facebook/noaua, youtube.com/noauatb, instagram.com/noauaastekaria/).

Horren erakusgarri dira sare sozialetako audientziak. Jarraitzaileen kopuruak gora egiten segitzen du eta orokorra da; gure sare sozial guztietan eman den fenomenoa da (ikus azpiko taula).

 

NoauaTB bideoteka

Gure web orrialdean bada NoauaTB izeneko atala. Bideoteka funtzioa betetzen du eta atal honen eskaintza ere gero eta handiagoa da. 2022. urtean 404 bideo-pieza sareratu eta noaua.eus web orrialdearen bidez zabaldu genituen.

Albisteei dagokionez, astero bataz beste 31 albiste plazaratu genituen noaua.eus-en.

 

Gure sare sozialek gero eta jarraitzaile gehiago dituzte

facebook/noaua 

NOAUA!ko erredakzio taldeak Facebooken duen profilak 1.746 jarraitzaile zituen 2022. urte amaieran.

  • 2021ean, 1.658 jarraitzaile.
  • 2020an, 1.613.
  • 2019an, 1.516.

 

twitter/noaua

NOAUA!ko erredakzio taldeak Twitterren duen profilak 1.524 jarraitzaile zituen 2022. urte amaieran.

  • 2021ean, 1.481 jarraitzaile
  • 2020an, 1.420.
  • 2019an, 1.295.

 

instagram/noauaastekaria

  • 2022an, 1.131 jarraitzaile.
  • 2021ean, 1.029.
  • 2020an, 892.
  • 2019an, 616.

 

youtube/noauatb

  • 2022. urtean, 562 harpidedun.Pilatutako ikustaldiak: 577.892.
  • 2021ean, 492 harpideduneta 501.151 ikustaldi.
  • 2020an, 433 harpideduneta 450.984 ikustaldi.
  • 2019an, 324 harpideduneta 397.733 ikustaldi.