Urtarrileko azken osteguna gaur, hilabete honi dagokion osoko bilkura gaur. Udal taldeek ahotan hartuko dituzten hizpideen artean; estreinatu berri dugun urte honi begirako herri barruko taxi tarifa berrien onarpena eta HAPO-a. Hiria Antolatzeko Plan Orokorra urriko udalbatzarrean hasieraz onartu zuten. Egun, jendaurrean ikusgai dago. Alegazioak aurkezteko urtarrilaren 31ra arteko epea zuen finkatua Usurbilgo Udalak, baina gaurko saioan, "jendaurreko epealdia luzatzea" bozkatuko dute.
Gai gehiago ere hartuko dituzte ahotan. Honako hauek:
Udalbatzarra
Eguna: urtarrilak 26, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.-Aurreko bilkuretako akten onespena:
1.1.- 2022ko urriaren 27ko bilkurako aktaren onespena.
1.2.- 2022ko azaroaren 24ko bilkurako aktaren onespena.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2022ko abenduaren 20tik 2023ko urtarrilaren 20ra (2022/1216-2023/55).
3.- 11. kreditu aldaketaren berri ematea (2022KALD0011).
4.- Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren jendaurreko epealdia luzatzea.
5.- 2023 urterako Usurbilgo herri barruko taxien tarifa berriak onartzea (HZ.06/2023-0020).
6.- PERTE uraren zikloaren digitalizazioa. Taldea osatzea (AGASA eta zenbait udal).
7.- PERTE uraren zikoaren digitalizazioa. Dirulaguntza eskaera.
8.-Galdera eta eskaerak.