Udal liburutegiak xake topaketa bat antolatu du

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 25a, 11:35
Argazkia: goiena.eus

Usurbilgo Sutegi udal liburutegiak xake topaketa bat antolatu du otsailaren 20rako (Inauteri astelehenerako). Plaza kopurua mugatua izango denez, aldez aurretik eman behar da izena liburutegian bertan.

Otsailaren 20a astelehena da, baina Inauteriak tarteko, ikasleek jai izango dute. Xake topaketa udal liburutegian egingo da eta arratsaldeko 17:30ean hasiko da.

Ekimen hau adin guztietako pertsonei zuzendua dago, haur, gazte zein heldu. “Baldintza bakarra, xakean jolasten jakitea da (bakoitza bere mailan, noski)”, udal liburutegitik aditzera eman dutenez.

 

Plaza kopurua, mugatua

Xake Topaketa honi buruzko xehetasun gehiago eskainiko ditugu datorren astean. Dena den, kontuan izan aurrez eman behar dela izena. “Zenbat izango garen aldez aurretik jakin beharra daukagu, dena behar bezala antolatzeko”.