Bihurri ludotekatik iritsi zaigu oharra: jada bazkide direnek 10 euroko kuota ordaindu behar dute. Rural Kutxako kontu zenbaki honetan egin beharko da ordainketa: ES3230080259103545905527. Kuota pagatzeko garaian, haurraren izen-abizenak ipini. Bazkideek otsailaren 13ra arteko epea dute, egun hori barne.
Bazkide ez direnek orain dute aukera
Bihurri ludotekako bazkide egiteko interesa duenik balego, “jarri gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: bihurriludoteka@gmail.com”. gaur egungo kudeatzaileek aditzera eman dutenez, “urteko edozein momentutan egin daiteke bazkide, eta sarrera kuota 30 eurokoa da”.