ZINEMA EUSKARAZ

Igandean haurrentzako zinea Sutegin: “Ama Mu etxera itzuli da”

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 31a, 07:29

Ziortza Gazte Elkarteak eta Udalak euskarazko film baten proiekzioa iragarri dute igande honetarako. ‘Ama Mu etxera itzuli da’ pelikula arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskura daitezke.

Otsailak 5 igandea

  • 17:00etan, Sutegin.
  • Sinopsia: “Zikoina bidaiaria bere baserrian agertzen den egunean, Ama Muk bere buruari galdetzen dio zer esan nahi duen benetan ‘etxe’ hitzak. Bizi den belardia eta landetxea bere etxeak al dira? Eta mundu handi honetako beste lekuren batean bizitzeko leku hoberik balego? Beleari ordea, kosta egiten zaio lagunari erakustea bizitzeko leku aproposena ez duela zertan kanpoan topatuko”.
  • Sarrerak: aurrez 3 eurotan usurbilkultura.eus plataforman.
  • Iraupena: 63 minutu.
  • Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Ziortza Gazte Elkartea.