Zibersegurtasuna ezbaian

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 26a, 19:29

Zibersegurtasuna izan dute hizpide Potxoenean gaur arratsaldean. Hitz Aho guraso elkarteak antolatuta, Urko Zurutuza herritarra gonbidatu dute solasaldia gidatzeko gaian aditua baita. Datuak aztertu eta ziberdelituak ahalik eta egokien ekiditeko aholkuak proposatu ditu.

Ertzaintzak 2021-2022 urteetan bildutako ziberdelitu salaketak aztertu dituzte lehenengo: maulak, manipulazioa, adin txikikoen aurka egindako zibererasoak… Egungo egoera ezagututa, ziberdelituen jatorriak aztertu eta horiek ahalik eta modurik egokienean ekiditeko aholkuak eskaini ditu hizlariak, bai eta entzuleek egun erabiltzen dituzten metodoak entzun ere. Adin txikikoen gaian ere sakondu dute gurasoek euren seme-alabak ziberespazioan nola babes ditzaten azaltzeko eta seme-alabak nola hezi behar diren ikasteko interneten seguruago ibil daitezen.