Bizitzako azken etapari buruz solasean arituko dira gaur, zaintza ekosistema eredu propioa eraikitzeko herri hau jorratzen ari den bidearen baitan, zaintza gaiei lotuta azaroaz geroztik abian den hileroko hitzaldi zikloaren baitan.
ZAINTZA ZIKLOA
Urtarrilak 27, ostirala
18:00 "Zaharrak gara eta libre" hitzaldia Potxoenean.
Hizlariak: Miren Aranguren (Emagin elkartea), Mari Luz Esteban (EHUko irakaslea), Ruth Iturbide (NUPeko irakaslea).
Zehaztasunak: "Nola nahi dugu zahartu? Nola nahi dugu hil? Azken urteotan zahartzaroaren ikuspegi feministatik ekarpen oso esanguratsuak egin dira azken urteotan. Horretan ezinbesteko lana bilakatu zaigu Mari Luz Estebanek argitaraturiko "Andrezaharren Manifestua". Esteban gonbidatuko dute solasaldira. Adinkeria eta adinkeria generoarekin nola gurutzatzen den ere aztertuko dute baita "horrekin zer ondorio dituen, zer zapalkuntza eta indarkeria adierazpen dituen".
Izen-ematea: usurbilkultura.eus
Otsailak 16, osteguna
18:00 Zaintza zikloa: "Zaintzaren iruditeriak literaturan".
Hizlariak: Miren Amuriza, Uxue Alberdi, Katixa Agirre eta Iratxe Retolaza.
Zehaztasunak: "Zaintza ekosistema berriaren eraikuntzan, ezinbestekoa da zaintza lanak aitortzea eta gure herriko agendaren erdigunean kokatzea. Zaintza lanek hari asko dituzte, eta horietatik tira egiten ahaleginduko gara: azaroan hasita, datozen hilabeteetan, hari bati helduko diogu hilean behin".
Izen-ematea: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Emagin, Matia, Gipuzkoako Foru Aldundia.